Biharko bertso saiorako gonbidapenak eskuragai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko uzt. 2a, 11:58
Turismo bulegoan jaso ahal izango dira biharko bertso saioarako gonbidapenak, goizez 10:00-14:00 bitartean edo arratsaldez 15:00etatik 19:00etara.

Jon Maia gidari dutela, lau bertsolari hauek arituko dira kantuan: Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Xabat Illarregi eta Unai Mendizabal.

Arrangoleta plazan izango da, 19:00etan hasita. Eguraldi txarra baldin bada, Zumaiena aretoan egingo da saioa.

Osasun neurriei dagokienez, antolatzaileek emandako jarraibideak errespetatu beharko dira.