Bertsolari gazteak uztailaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko eka. 25a, 15:04

Aurten uztailerako antolatu dugu bertsolari gazteen saioa, eta lehen larunbatean izango da, hilaren 3an, Arrangoleta plazan. Jon Maia arituko da gaiak jartzen eta gonbidapenak aurrez hartu beharko dira turismo bulegoan.

Maddi Ane Txoperena, Xabat Illarregi, Maider Arregi eta Unai Mendizabal arituko dira bertsotan Arrangoleta plazan, uztailaren 3an, 19:00etan hasita.

Osasun neurriei dagokienez, antolatzaileek emandako jarraibideak errespetatu beharko dira.

Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak turismo bulegoan hartu ahal izango dira, uztailaren 1etik aurrera.