Urriaren 9ko bertso jaialdiko bideo batzuk ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko aza. 5a, 08:45

'Bertsoa.eus' weguneko lagunek jaialdi osoa grabatu zuten, eta bideo batzuk prestatu dituzte.

Urriaren 9an santelmoetan egin ez zen saioaz gozatzeko aukera izan zen Zumaienako aretoan. Unai Manterolaren gidaritzapean, seikote hau aritu zen bertsotan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo.  Joateko aukerarik izan ez zenuen bertsozaleontzat, hementxe aukera ederra gozatzeko.