Haur eta gazteen bertso eskoletarako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko ira. 29a, 12:16

Urriaren 13tik aurrera abian jarriko dira 10-18 urte bitarteko neska-mutilekin bertsotan aritzeko taldeak. Aurten Peio Etxabe oikiarra izango dute irakasle, eta Bertso Eskolak ikasle berriei zuzendutako bilera bat antolatu du urriaren 2an.

Iazko taldekideez gain, 10-11 urteko neska-mutilen batek bertso eskolan izena eman nahi izanez gero, nahikoa du ostiral honetan, urriak 2, 17:30ean Alondegiko Moila bilera gelara azaltzea (1. solairuan). Han egongo da Peio Etxabe, irakasle arituko den bertsolari oikiarra, eta ordutegien eta bes neurrien emango die ikasleei eta/edo haien gurasoei. Eskolak urriaren 13tik aurrera hasiko dira, gainerako ikastaroekin batera.