Udako bertso saioa: egina bale!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko abu. 15a, 07:59

100 bertsozale baino gehiago elkartu ginen atzo Herri Eskolako patioan bertso saioa entzutera. Panorama nola dagoen ikusita, nahikoa egin genuen.

Endoiako Julianak esaten zuen bezala, EGINA BALE. Hainbeste hilabetean ia etxetik irten gabe, bertso eskolako klaseak ere etenda, santelmoetarako saioa atzeratuta, Euskal Jairik ez... baina bertsoa saioa antolatzeko modua aurkitu dugu aurtengo udan ere.

Neurri guztiak bete genituen: aulkien artean tartea lagata, sarreran eskuak garbituta eta maskara jantzita entzule guztiak. Laino beltzen mehatxupean, zaila zen giroa berotzea baldintza horietan, baina bertsolariak ondo aritu ziren, gehienetan gaitzat gaitza hartuta, espero bezala.

Izan dezagula urrian "santelmoetako" saioan elkartzeko aukera!