Bertso-saiorako sarrerak aurrez salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko api. 5a, 08:34

Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu apirilaren 26ko jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.

Unai Manterola arituko da aurten ere gaiak jartzen eta aurkezten. Bertsotan, aldiz,  seikote hau: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Unai Agirre.

Sarrera guztiak aurrez saltzen badira, ez da leihatilarik zabalduko egunean bertan.