Ostiralean Bertsotan Jai afaria!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko api. 8a, 09:49

Afaria antolatu dugu aurten, 13an, eta inguruko beste bi bertso eskola gonbidatu ditugu: getariarrak eta oikiarrak. Elkartzeko hitzordua 20:00etan da, Metro tabernaren aurrean.

Afaria Beheko Plaza jatetxean izango da, 21:00etan, eta izena han bertan eman daiteke (15 €), asteazkena baino lehen.

Afalondoren Zumaiako, Getariako eta Oikiako bertsolariak arituko dira, lagun arteko giroan kantari.