Martxoak 8

Mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat egin du Berdintasun Foroak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Berdintasun Foroa 2019ko mar. 5a, 10:33

Zumaiako Berdintasun Foroko kideok, Martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu feministak deitutako grebara deitu nahi ditugu Zumaiako emakume guztiak. 

Aldi berean, Zumaiako herriari helarazi nahi diogu bat egiten dugula mugimendu feministak egindako aldarrikapenekin. Herrian antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten dizuegu, gizarte parekideago eta justuago baten alde!