Vianara egunpasa antolatu du Beheko Plaza elkarteak apirilaren 20rako

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2024ko mar. 13a, 16:00
Beheko Plaza elkartekoen irteera bateko irudia, Kantabrian.

Datorren astelehenetik aurrera eman dezakete izena irteeran parte hartu nahi dutenek. Bertako gida batekin ezagutuko dute herria.

Zumaiako bBeheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak egunpasa antolatu du Vianara (Nafarroa) apirilaren 20rako. Lehenengo, Irache jatetxera joango dira hamaiketako txiki bat egitera. Ondoren, Viana herria ezagutuko dute, bertako gida batekin paseotxo bat emanaz. Jarraian, denborarik galdu gabe, bazkaria, dantza eta bingoa izango dituzte, Ayegiko Irache jatetxean.

Bidaiaren prezioa 48,00€ pertsonako izango da. Interesa dutenek Hogarreko bulegoan eman beharko dute izena martxoaren 18tik aurrera, 11:00etatik 12:00etara.