Beheko Plaza elkarteak ekintza ugari antolatu du ikasturte honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2020ko ira. 30a, 14:40

Astelehenean, urriak 5, zabalduko dute izen ematea, eta Hogarreko bulegora jo beharko da horretarako, 11:00etatik 12:00ak bitarte. 

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu ikasturte honetarako. Mantentze soinketan, yogan, dantzan eta Ttipi-ttapan parte hartzeko aukera izango da aurtengoan. Jakinarazi dute ekintza guztietan edukiera murriztu dutela, eta osasun neurriak gordetzeko protokoloa beteko dutela.