Egunpasa, bazkaria eta dantzaldia giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza Elkartea 2019ko api. 1a, 17:50

Herriko jubilatuen talde handi bat Nafarroara joan zen larunbatean, Beheko Plaza elkarteak antolatutako irteera batean. 

168 jubilatu joan ziren Iratxera eta Lizarrara, larunbatean. Eguraldi ederra, giro ona, bazkari bikaina, bingoa eta dantzaldia izan zuten. Egunpasa ederraren ondoren, jendea gustura bueltatu zen etxerantz.