Aurredenboraldiko lehen hilabetea

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko abe. 1a, 14:30

Lanean segitzen dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txurrindulariek errepideko denboraldia hastean pedal kolpe ona izateko.

Batzuk pistan ari dira prestaketa egiten, Gipuzkoako Challengea jokatzen ari dira eta lan polita egiten ari dira. Laugarren jardunaldiaren ondoren, juniorretan, Beñat Sainz bosgarrena da eta Iker Eizagirre hogeigarren –77 txirrindulari ari dira parte hartzen–; eta kadete mailan, Oñatz Etxabe 26.a da eta Amets Alberdi 32.a –98 txirrindulari ari dira parte hartzen–.

Junior mailan, Beñat Sainz nabarmendu zen: tenpoa laugarren bukatu zuen, kanporaketa seigarren, eta puntuaketa hamalaugarren. Iker Eizagirre 21. izan zen tenpoan, hamaikagarren kanporaketan eta puntuaketan 23. Lasterketa bikainak osatu zituzten biek, aurpegia emanez, lasterketa mugituz. Eizagirrek egin zuen lan guztiaren ordaina ezin izan zuen emaitzetan jaso. Viveros San Antonio bi txirrindulariek puntuaketan biak batera aldeginda ibiltzea ere lortu zuten, ikusgarritasuna emanez Zumaiako mailotari.

Kadeteetan, txanda ezberdinetan leihatu ziren Oñatz Etxabe eta Amets Alberdi. A txandan, edo, onenen txandan, Oñatz Etxabe hamabigarren sailkatu zen tenpon, hemeretzigarren daniarrean eta 22. kanporaketan; Amets Alberdi, B txandan, hamaikagarren sailkatu zen kanporaketan, zortzigarren daniarrean eta hamazazpigarren tenpon.

Asteburu honetan bosgrren jardunaldia osatuko da. Larunbatean, beti bezala, 15:00etan hasiko dira lasterketak Antonio Elorza belodromoan, sarrera dohainik delarik.

Hastapen saioak txikienek

Taldeko txikienek hastapen saioa izan zuten Ataunen; igande goizak hotz hartu gintuen baina ziklismoko teknikak landu zituzten Barandiaran eskolako patioan: Borja Osa, Markel Lizaso, Mikel Otaño, Denis Otaño, Aratz Orañi eta Hodei Moncada izan ziren bertan; igande honetan Legazpin dute elkarretaratzea txikienek, beste hastapen saio bat osatzeko, oraingoa lokatzetan izango da.