Viveros San Anton-Exclusivas Mardu, denboraldia amaitzen

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko ira. 22a, 14:22
Aitor Agirre.

Asteburu honetan amaituko da aurtengo denboraldia Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gora Aseguruak taldearentzat; Azpeitian eta Antzuolan jokatuko dira junior mailako Gipuzkoako Egutegiko lasterketak, eta bertan Eneko Aranguren izango da taldeko ordezkari bakarra; beste guztiek bukatutzat eman dute denboraldia arrazoi ezberdinengatik (nekearen zama, osasuna, denboraldi berrirako plangintza...)

Asteburu honetan amaituko dute aurtengo denboraldia Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gora Aseguruak taldeko txirrindulariek; Azpeitian eta Antzuolan jokatuko dituzte junior mailako Gipuzkoako Egutegiko lasterketak, eta bertan Eneko Aranguren izango da taldeko ordezkari bakarra, beste guztiek bukatutzat eman dute denboraldia arrazoi ezberdinengatik (nekearen zama, osasuna, denboraldi berrirako plangintza...)

Joan den igandean Zarautzen kopuruz talde hornitua aurkeztu zuen Zumaiako Txirrindulari Elkarteak: hiru junior eta bost kadete. Guztira 126 txirrindulari abiatu ziren eta 83km osatu zituzten, eta lau aldiz Meaga-ko gaina gainditu ondoren, 87k lortu zuten helmugara heltzea; horien artean sei Viveroseko ziklistak. Eguneko ihesaldian sartu zen Andde Etxaniz, baina sabeleko minez ezin izan zion eutsi nahiz eta lasterketa gogotik sufrituta bukatzea lortu; pena, ihesaldiko txirrindulariak izan baitziren helmugan lehen bederatzi postuetan. Mattin Salegi lasterketan hemezortzigarren izan zen; Beñat Sainz, berriz, 23. Biak, adibidez, Europako erlojuaren aurkako txapelketan zazpigarren sailkatu den Markel Belokiri aurrea hartu zioten; honekin esan nahi dugu, onenen multzoan ailegatu zirela Mattin Salegi eta Beñat Sainz. Segundu batzuk beranduago 48. tokian Danel Beristain helmugaratu zen azken igoeran atzean geldituta. Eneko Aranguren talde onean zegoenean Meagako gainean matxura izan zuen, kanbioa hautsi zuen eta nola edo hala lasterketa bukatzea lortu zuen, itzuli oso bat kanbioa hautsita osatu ostean. Aratz Unanue kadetea 61. izan zen, hiru itzuli pelotoian bikain osatu eta gero.

2023a bukatuta, atseden hartuko dute txirrindulariek eta urrian pixkanaka hasiko dira 2024ko denboraldia prestatzen. Denboraldi on baten amaiera da honakoa.

Aitor Agirrek Laboral Kutxan jarraituko du

Aitor Agirre txirrindulari zumaiarrak osatu du bigarren denboraldia 23 urtez azpikoen mailan. 2 urteak Laboral Kutxan osatu ditu eta hirugarren bat osatzeko aukera izango du nahiz eta taldean aldaketa handiak datozen. Agirre talde mutila da, liderrentzat lanerako nagitasunik izaten eta oso mutil estimatua da taldean; arduradunek ere halaxe ulertu dute eta beste denboraldi baterako akordioa itxi dute Aitor Agirrerekin.