Gipuzkoako txapelketaren bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko urt. 27a, 09:00

Behin taldekako pistako Gipuzkoako Txapelketak jokatuta, etzi, igandean, hilaren 29an, Donostiako belodromoan banakako Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira. Bertan parte hartuko dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek. 

Kadete mailan sei izango dira parte hartzaileak: Beñat Sainz, Iker Eizagirre, Kepa Korta, Aratz Unanue, Oñatz Etxabe eta Peru Calvo; junior mailan, berriz, bakarra, Lizar Tolosa. Iraupen eta abiadura probak izango dituzte  eta proba bakoitzean jarriko da jokoan Gipuzkoako tituloa. Iraupenari dagokionez scratch, kanporaketa eta puntuaketa izango dira lasterketak; abiadurari dagokionean, daniarra eta keirin. 

Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek egin duten pista denboraldiarekin badute aukera pordiumerako borrokan sartzeko; saiatu, behintzat, saiatuko dira.