Ziklo kros lasterketa bikaina Seguran

Eneko Aranguren, Igorren.

Denboraldiko emaitzarik onena lortu zuten Eneko Arangurenek eta Mattin Salegik Seguran, laugarren eta bosgarren sailkatu baitziren. Eneko Aranguren ondo hasi eta ondo bukatzeko gauza izan zen, eta Mattin Salegik denboraldiko emaitzarik onena lortu zuen atzetik aurrera egin eta bostgarren tokian helmuga zeharkatu zuenera arte. Zirkuitua oso gogorra zen, baina Viveros San Anton-Exclusivas Marduko bi txirrindulariak ondo egokitu ziren Segurako zailtasunetara.

Biharamunean Igorren parte hartu zuen Eneko Arangurenek, nazioarteko lasterketan, eta 20. sailkatu zen usurbildarra. Seguran baino parte hartze hobea izan zen eta meritu handia du Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak lortutako postuak, Igorreko asko ez baitziren bezperan Seguran izan. Asteburu honetan Iruñean eta Aiaran izango dira ziklo kros lasterketak.

Pistako jardunaldia

Gipuzkoa Challengeko 5. Jardunaldian berriz ere Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak aurpegia eman eta garaipenaren borrokan murgilduta ibili ziren. Jardunaldiko txirrindularirik onena Iker Eizagirre izan zen. Bereziki, puntuaketan nabarmendu zen, laugarren sailkatuz. Taldekideek ere lan ona egin zuten, batez ere, Beñat Sainzek, kontrol lana egin baitzuen Iker ihesi zenean. Kepa Korta ere aursart ibili zen, eta lortu zuen Iker Eizagirrerekin aurrera egitea, nahiz eta gero ez zion eutsi. Aratz Unanuek ere bikain osatu zuen eginbeharrekoa. Puntuaketan, beraz, Iker Eizagirre laugarren, Kepa Korta bederatzigarren, Aratz Unnaue hamabigarren eta Beñat Sainz hogeigarren sailkatu ziren. B txandan Oñatz Etxabe hamalaugarren sailkatu zen, eta Peru Calvo, hamabosgarren.

Scrtachean Iker Eizagirre hamalaugarrena izan zen, Beñat Sainz hamazazpigarrena, Aratz Unanue hemezortzigarrena, Kepa Korta hemeretzigarrena; B txandan, Oñatz Etxabe hamaikagarrena eta Peru Calvo hogeigarrena. Eta Kanporaketan, Iker Eizagirre zortzigarrena izan zen, Aratz Unanue hamaseigarrena, Beñat Sainz hemezortzigarrena eta Kepa Korta hogeigarrena. B txandan, berriz, Peru Calvo hamabosgarren eta Oñatz Etxabe hemeretzigarren sailkatu ziren.

Sailkapen nagusian lau jardunaldi faltan Beñat Sainz hamarrgarrena da, Iker Eizagirre hamabosgarrena, Kepa Korta 23., Aratz Unanue 24., Oñatz Etxabe 36. eta Peru Calvo 39. Guztira, kadeteen mailan 84 txirrindulari azaltzen dira sailkapenean.

Junior mailan Lizar Tolosa 28.a da, B txandan aritu da jardunaldi honetan zumaiarra. Scratchean hamaseigarren, Tempoan zortzigarren eta kanporaketan bederatzigarren sailkatu da.

Agirre openean

Laboral Kutxako Aitor Agirrek open mailako lasterketetan parte hartu zuen estreinaldi itxaropentsua osatuz. Parte hartu zuten hamasei txirrindularietatik beti onenen multzoan ibili zen eta ausart erasoan, gainera, Tempoa laugarren amaitu zuen. Kanporaketa okerren osatu zuen lasterketa izan zen hamabigarren sailkatuz, eta puntuaketan seigarren. Pistako lasterketekin lehen hartu-emana izateko oso emaitza onak dira, eta hobea izan zen lasterketan izan zuen jarrera.

Asteburu honetan 6. Jardunaldia jokatuko da, baina Open mailako lasterketarik ez da izango, kadete eta juniorrek bakarrik parte hartuko dute-eta.