Viveros San Anton-Exclusivas Mardu Txumara

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko eka. 9a, 09:53

Viveros San Anton-Exclusivas Mardu estatu espainiarrean jokatzen den kadete mailako lasterketarik onenean izango da ostiraletik aurrera Estatuko kadete mailako talderik onenekin batera: Txumaren oroimenezkoan, hain zuzen. 

39 taldek hartu dute parte eta horien artean izango da talde zumaiarra. 200 txirrindulari irteeran, ilusioz eta gogoz beterik hiru eguneko itzuli bati aurre egiteko prest. Danel Beristain, Beñat Sainz, Iker Eizagirre eta Lizar Tolosa izango dira Txumaren oroimenezkoan parte hartuko duten lau txirrindulariak. Hiru etapa izango dituzte; ostiralean Berangon, larunbatean Leioan eta igandean Erandion jokatuko dira etapak. 

Ibilbide gorabeheratsua izango dute egunero baina itzuliko gauzarik inportanteena elkarbizitza da. Estatu espainiarreko txoko guztietako kadeteak izango dira hiru egunez elkarrekin lehiatzen baina era berean elkar ezagutu eta bizipenak elkarbanatzen.