Pistako Euskadiko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko ots. 4a, 11:30

Pistako denboraldia amaierara heldu da Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindularientzat. Asteburuan Tafallan pistako Euskadiko Txapelketa jokatuko da; omnium  probak erabakiko du 2022ko Euskadiko Txapelduna. 

Omnium proba lau lasterketek osatzen dute: Scratch, Tempo, Kanporaketa eta Puntuaketa. Parte hartzaile kopuruaren arabera, sailkatze lasterketa egin beharko da. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko bi txirrindulari kadeterekin doa Tafallara. Iker Eizagirre eta Lizar Tolosa izango dira parte hartuko dutenak, Beñat Sainz Gipuzkoako Txapelketak eskua hautsi ondoren oraindik ere igeltsoreakin baita. 

Dominen borrokan izatea zaila da, baina hogei lehenen artean sailkatzea posible da gauzak ondo eginez gero, eta horren bila doaz bi gazteak. Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklisten helburua: belodromo berri bat ezagutu, gozatu eta ahal den emaitzarik onena lortzea da.

Bestalde afizionatu maila ipar Euskal Herrian hastera doa eta asteburu honetan Essor Basqueko lasterketetan estreinatuko du Laboral Kutxako mailot berria Aitor Agirrek.