2021 agurtzera

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko abe. 24a, 12:30

Ziklokros denboraldiari amaiera emateko bi lasterketa falta dira, hilaren 26an Aialan Euskadiko Txapelketa eta urtarrilaren 2an Ormaiztegin. Horrela agurtuko du Viveros San Anton-Exclusivas Marduk lokatzetako denboraldia.

Aurreko igandean Amurrion jokatutako lasterketan Eneko Aranguren izan zen taldeko onena; 15. sailkatu zen usulbidarra, 21.a izan zen Mattin Salegi eta gertu, 23. postuan helmugaratu zen Andde Etxaniz.

Kadete mailan, berriz, Anuk Gogenola 23. sailkatu zen. Eneko Aranguren kenduta, beste hirurak ziklokrosean lehenengoz dabiltza, eta asko ikasi duten arren, asko dutela hobetzeko badakite baina experientzia aberasgarria izaten ari da otsailean hasiko duten errepideko denboraldiari begira.

Datorren astelehenean,hilaren 27an, 16:00etan hasiko da 2021ko pistako azken jardunaldia, Gipuzkoa Sariaren 7. Jardunaldia. Aurrekoan Scratchean Beñat Sainz 13.a izan zen, Lizar Tolosa 15.a eta Iker Eizagirre 17.a. Kanporaketan, berriz, Iker Eizagirre 11.a, Beñat Sainz 15.a eta Lizar Tolosa 19.a. Amaitzeko, lehen aldiz danesa proba jokatu zuten eta Beñat Sainz 8. postuan sailkatu zen, Iker Eizagirre 11. eta Lizar Tolosa 13.

Seigarren jardunaldia jokatuta, sailkapen nagusian A multzoan segitzen dute Beñat Sainzek eta Iker Eizagirrek, 18. eta 22. postuetan, eta Lizar Tolosa 23.a da, B multzoko lehena.

Pistako txirrindulariei oraindik ere jardunaldiak gelditzen zaizkie: Gipuzkoa sariko hiru proba, Gipuzkoako txapelketak eta otsailean jokatuko den Gipuzkoa Sari Nagusia nazioarteko proba. Hauek martxoa hasieran estreinatuko dute errepideko denboraldia.

Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txikienek beste topaketa bat izan dute, Itsasondoko ziklokros zirkuitoan ibili ziren igandean heuren mendi bizikletekin lokatzetan ia-ia ardatzetaraino sartuta. 2022ko lehen hiruhilabetekoan ziklismo modalitate ezberdinak probatzen jarraituko dute martxoan errepideko karrerak hasteko.