Ziklo krosa: lokatza lehenengoz

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko urr. 29a, 16:01

Trapagan eta Legazpin izango dira asteburu honetan ziklo kros lasterketak. Eguraldi iragarpenek asmatzen badute, ziklo krosak berezkoa duen lokatza aurkituko dute txirrindulariek lehenengoz lasterketako barrutietan. 

Aurreko asteburuan Berrizen jokatu ziren lasterketak eta hitzordu hark eman zion hasiera Euskal Egutegiko karrera zerrendari.

Kadete mailan, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Anuk Gogenolak 27. bukatu zuen lasterketa. Zirkuituak bazituen zailtasunak eta gogortasunari egokitu zen zumaiarra.

Junior mailan, 20. eta 30. postuen artean sailkatu ziren guztiak. Taldean arituko den Eneko Aranguren usulbidarra 22. sailkatu zen, eta ondoren beste hirurak: Mattin Salegi, irteera txar baten ondoren, 24. sailkatu zen; Andde Etxaniz 27. eta Heiko Mateos 28.

Lokatzetan nola erantzungo duten eta ondorioak ateratzeko asteburu hau egokia izango da.