Viveros San Anton-Exclusivas Marduk ziklo krosarekin hasi du denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko urr. 22a, 15:57

Igandean euskal ziklo kros egutegia estreinatuko dada ere Berrizen, Burgosko lurretan estreinatu zuten txirrindulariek ziklo kros denboraldia aurreko asteburuan.

Berrizen igandean euskal ziklo kros egutegia estreinatuko da, eta bertara joango dira leihatzera Viveros San Anton-Exclusivas Mardukeko Anuk Gogenola, Heiko Mateos, Andde Etxaniz eta Mattin Salegi.

Hala ere, Burgosko lurretan estreinatu zuten txirrindulariek ziklo kros denboraldia aurreko asteburuan. Villarcayon eta Medina de Pomarren izan ziren lasterketetan parte hartu zutenak.

Anuk Gogenolarentzat eta Andde Etxanizentzat beraien bizitzako lehen ziklo kros lasterketak izan ziren eta lehen postuetatik urrun amaitu arren, gustura ibili ziren eta etorkizunerako gogotsu. Zirkuitoak teknikoak ziren, lokatzik ez, baina ziklo krosa beti gogorra izaten denez, nekearen zama gainean zuten lasterketen amaieran ziklistek.

Anuk Gogenolak kadete mailan 27. postu inguruan amaitu zituen bi lasterketak. Andde Etxanizek, berriz, junior mailan 50. postu inguruan ibili zen, baina bi lasterketak amaitu ahal izan zituen. Ez zen hori Heiko Mateosen kasua izan: matxura batek jokoz kanpo utzi zuen Villarcayon eta Medinan berotzen ari zela kolpea hartu eta nahikoa lanekin ibili zen lasterketan. Hala ere, 53. postuan amaitzea lortu zuen junior mailako bere bigarren denboraldian.

Berrizen badirudi lokatza ere izango dela, azken egunetako euriak eraginda eta ziklo krosaren esentzia ezagutu ahalko dute txirrindulariek.
Batzuek ziklo krosarekin osatuko dute negua, beste batzuek pistan. Azaroan hasiko da pistako lasterketen denboraldia, eta bertan parte hartzeko Belodromoko entrenaldiei datorren astean emango zaie hasiera. 

Datorren denboraldian bai kadete eta bai junior mailan aldaketa ugari izango dira Viveros San Anton-Exclusivas Mardun. Junior mailatik Sub-23 mailara lau txirrindulari pasako dira eta laurek badute taldea ziklismoan dituzten ametsak betetzeko urratsa eman ahal izateko: Aitor Agirre Laboral Kutxara doa, Kimetz Etxabe Baque taldera, eta Debabarrenan korrituko dute Enaitz Garaik eta Ander Altunak. Aritz Eizagirrek ziklismoa uztea erabaki du eta Heiko Mateosek ziklo krosaren aldeko apustua egin du.

Junior mailara pasako dira kadeteetatik Mattin Salegi eta Andde Etxaniz, eta hauekin batera izango da Eneko Aranguren usurbildarra, Buruntzazpi taldea desagertu eta gero. Kadeteetan Lizar Tolosak eta Anuk Gogenolak bigarren denboraldia osatuko dute eta infantil mailatik hiruk jauzia emango dute: Iker Eizagirrek, Danel Beristainek eta Beñat Beristainek. 

Zumaiako Txirrindulari Elkartea "pozik eta gogotsu" dago beste denboraldi bati ekiteko eta ziklismoa zer den ezagutu nahi dutenekin lana egiteko. Bide batez gonbitea ere luzatu nahi zaie Zumaia edo inguruko gaztetxoei kirol honetara gerturatzeko (nahi duenak kiroldegira hurbildu eta bideratuko dituzte Txirrindulari Elkartera).