Taldekako erlojuaren aurkako bikainak

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2021ko eka. 4a, 14:57

Junior mailako Viveros San Anton-Exclusivas Marduk brontzea lortu zuen Gipuzkoako taldekako txapelketan, Legorretan. Ampo menderatzea ezinezkoa zuten, baina arantza sartuta gelditu zaie Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistei, bigarren amaitu zuen Limusin-Oria mendera zezaketelako.

34,5 kilometroko ibilbidean, trafiko arazoak izan zituzten zumaiarrek; 3 kilometroren faltan, Tolosarren aurretik zirenean bi segundoko tartearekin, gelditu beharrean izan ziren, bi kotxek traba egin baitzieten. Hirugarren amaitu zuten bigarrenarengandik segundu eta erdira. Pena, zilarra eskuetan izan baitzuten Kimetz Etxabek, Aitor Agirrek, Ander Altunak, Enaitz Garaik eta Heiko Mateosek. 

Kadeteek ere lan bikaina egin zuten: Andde Etxanizek eta Mattin Salegik lasterketaren pisua heurengan hartuta, Anuk Gogenolak eutsi eta hasieran etsipena hartu zuen Lizar Tolosak.  Bosgarren amaitu zuten. Baina, lasterketa erdian Andde Etxanizi kateak irten, bihurritu, eta minutu eta 40 segundo galdu zituzten berriro ere lasterketan sartu bitartean. Sailkapenak begiratu, eta bigarren sailkatuak 1:35 atera zien, 1:55 hirugarrenak. Beraz, matxurarik gabe hortxe ibili behar zuten. Sentsazio onekin gelditu behar da, nahiz eta emaitza mikatza izan.

Larunbatean taldekako erlojauren aurkakoak jokatu ostean, igandean, juniorrek, Zarautzen izan zuten lasterketa, non Kimetz Etxabe zazpigarren sailkatu zen, Ander Altuna hamalaugarren, eta Aitor Agirre 25 eta Enaitz Garai 49, taldekideentzat honek ere lana egin eta gero. Taldekako sailkapenean hirugarren Izan zen Viveros San Anton-Mardu. Kadeteak Seguran lehiatu ziren, eta Andde Etxaniz eta Mattin Salegi pelotoian helmugaratu ziren, 23. eta 25. postuetan, hain zuzen ere.

Asteburu honetan kadeteek etxeko lasterketa dute, Zumaian larunbatean jokatuko baitaa kadete mailako lasterketa. Zakila Birari hiru itzuli eman beharko dizkiete. Igandean, berriz, Bergaran banakako erlojauren aurkakoa jokatuko dute. Jubenilek larunbatean Seguran dute lasterketa.

Datorren astean kadeteek estatuan jokatzen den itzuli bakarrean parte hartuko dute; Aitor Agirre juniorrak, berriz, Frantzian korrituko du Gipuzkoako selekzioarekin.