Pista ere Viveros San Antonen egutegian

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko aza. 15a, 08:29

Larunbat honetan pistako denboraldia hasiko da eta Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak bi kadete eta hiru juniorrekin parte hartuko du. 

Kadete mailan pistako denboraldia osatuko dutenak Aritz Eizagirre eta Mattin Salegi dira. Mattinentzat estreinua izango da kadete mailan, eta pistan; jubeniletan, Mikel Mancisidor eta maila estreinatuko duten Aitor Agirre eta Kimetz Etxabe izango dira Zumaiako ordezkariak. 

Hauek guztiez gain Garazi Bergarak ere pista estreinatuko du; ziklista zumaiarrak nesken Limousin-Oriako txirrindulari taldeko koloreak defendatuko ditu 2020an, baina abendu bukaerara arte Viveros San Antongo mailotarekin segiko du. Garazi Bergara infantiletatik pasa da kadete mailara eta, maila ezagutzeaz gaiz, pistako ziklismoa ezagutzen ere hasiko da. Lehenengo jardunaldian kadete guztiek scratch proba izango dute, baita puntuaketa ere, jubenilek, berriz, tempo eta puntuaketa. 15.30ean hasiko dira karrerak Antonio Elortza belodromoan, sarrera dohain da.

Ziklo kros denboraldiak aurrera segitzen du, azken asteburua lokatzaren, kasu honetan, gehiegizko lokatzaren, asteburua izan da. Arbulun Heiko Mateosek bakarrik korritu zuen, 12. sailkatuz. Igandean Karrantzan, Espainiako Kopakoa proban, Ander Altuna 21. sailkatu zen eta Heiko Mateos 39. Asteburu honetan lasterketa bakarra dute, igandean Zornotzan jokatuko dena hain zuzen ere. Igande honetan ere ez da lokatz faltarik izsngo.