Lokatzarekin emaitza hobeak

Viveros San Antongo Ander Altunak eta Heiko Mateosek azken bi ziklo kros lasterketetan aurrekoetan baino emaitza hobeak lortu dituzte. 

Legazpin eta Berrizen lokatza zegoen, ohikoa denez ziklo krosean matxurak izan zituzten, baina oso postu duinak lortu zituzten. Ander Altuna junior mailako lehen urtean, Legazpin, seigarren izan zen, eta Berrizen bosgarren. Lasterketa buruan ibili zen Altuna Legazpin, baina eroriko batek ohorezko tokietatik atzeratu zuen.

Heiko Mateos ere ondo defendatu zen Legazpin; 12. amaitu zuen, eta Berrizen atzetik aurrera egin behar izan zuen lasterketa, epaileek ez baitzioten bezperako postua errespetatu irteerako kokapenean. Azkenean 16.a izan zen.

Ziklo krosean, atsedenik gabe, asteburu honetan beste bi lasterketa jokatuko dituzte: larunbatean Arbulun eta igandean Karrantzan. Azken hau Espainiako Kopakoa da; horrek esan nahi du estatuko onenak bertan izango direla. Hori bai, egunotako eguraldiaren ondorioz barrutiak oso egoera gogorrean izango dira, benetako ziklo krosaren lekuko izango dira.