Kofradia, zumaiarren eraikin kuttuna

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2024ko mar. 2a, 09:42

Otsaileko batzorde informatiboetan egin genuen proposamena partekatu nahi dugu herritarrekin.

San Telmo Kofradia zumaiartasun izaerarekin estuki lotuta dagoen eraikin kuttuna da eta Gipuzkoako kostaldeko herrien artetik gelditzen den azken bentalekua. Ondorioz gogoeta bat burutu ostean Kofradiak bere toki izaera mantendu eta herriari zabaltzea helburu duen proposamena aurkeztu nahi dugu.

Hori dela eta, Zumaiako EAJ-PNV Udal Taldetik Kofradiako eraikinaren etorkizuneko erabilera dela eta, Udal Gobernuari ondorengo proposamena luzatu diogu: 

  • Kofradiako beheko solairuan bertako produktuen balorizazio eta salmentarako gunea ezartzea.
  • “Benta” bisitatu eta ezagutarazteko aukerak zabaltzea.
  • Moilan dagoen informazioa puntua kofradiako beheko solairuko txoko batean ezartzea. Horrela, itsas bidaiako erabiltzaileak Zumaiako herrian barneratu, bertako produktuak ezagutzeko aukera eman, marinelen benta bisitatu eta moilan sortzen diren jende pilaketa ekiditeko aukera izango dugu.