2024rako Tasa eta Ordenantzen plenoan EAJren udal taldeak abstentzioa bozkatu du

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2023ko urr. 2a, 17:30

Zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren joan den osteguneko plenoan, "iaz ezezkoa emandako ordenantzen jarraipena" direlako eta "ez delako EAJren eredua". Hemen zerrendatu dituzte beren abstentzioaren arrazoiak.

  • Hobariak gutxitzen dituena (IBIan energia efizientziagatik neurriak ezartzean adibidez).
  • Familia ugarientzako ezarritako hobarietan diru sarreren progresibitatean Zumaiako familia gehienak kanpoan utzi dituenean edo hobarien maila erabat murriztu duenean.

Azken finean tasa eta zergak gehieneko mutur edo limite batera eramaten dituena partekatzen ez dugun gastu eredu bat estaltzeko.

  • Gero eta funtzionamendu gastu altuagoak eta trinkoagoak dituena.
  • Gero eta aurrezki gaitasun txikiagoa erakusten duena.
  • Udalaren kudeaketa gaitasuna murrizten duena.

 

Hala ere, EAJk Tasa eta Ordenantza berriei eginiko hiru proposamenetatik bi onartu ziren.

IBIari dagokionez:

  • Hutsik dauden etxebizitzen errekargua EH Bilduren udal gobernuak proposaturiko %75tik %100ra igotzea.
  • Nahiz eta neurri honek berez ez duen Zumaiako etxebizitza arazoa konponduko, hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko udalak hartu dezakeen neurri bat dela iruditzen zaigu. Erantzunaren arabera datozen urtetarako neurri hau areagotzea edo bestelakoak beharko lirateke EAJ-PNVren ustez.
  • Ez ohiko etxebizitzei IBIaren errekarguaren salbuespena mantentzea baldin eta ur, elektrizitate edo gasaren gutxieneko kontsumo maila frogatzen den. Kasu honetan uraren gutxieneko kontsumoa 20 m3tatik 30 m3tara aldatuz.

Udal gobernuaren hasierako proposamena, hau da, salbuespena kentzea gehiegizkoa ikusten genuen. Gure iritziz neurri honen azken xedea etxebizitzak merkaturatzea bada, udatiarrei errekargua aplikatzea neurri antzua da.

TAOaren inguruan.

  • Bigarren etxebizitzarako, ez egoiliarren Txartela 60 €tara igotzea.

Kolektibo honek ez du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga ordaintzen. Igoera honen bidez zerga honek estaliko lituzkeen gastuei aurre egiteko sarrerak izango genituzke.(Egoiliar batek ordaintzen duenaren laurdena gutxi gora behera)

Uraren tasen inguruan:

Beste alde batetik ez da onartua izan uraren tarifei eginiko gure proposamena, hau da, etxetiarren eta ez etxetiarren kontsumitzaile txikiei  %3ko igoera aplikatzea.

Proposamen honekin kontsumo gutxiko denda eta negozio txikiei uraren zama arintzea genuen helburu; edo behintzat uraren zerbitzuak daukan defizita konpentsatzeko kolektibo hau kanpoan uztea.

Gazteleraz, hemen.