Darahli Elkarteari Eskerrik Asko

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2023ko api. 18a, 11:03

Zumaiako EAJ-PNV Udal-Taldeak urte hauek guztietan egindako lana eskertu nahi dio Darahli elkarteari.

Benetan meritu handia duzue 2006tik gaurdaino Saharako Herriari elkartasuna eta laguntza adierazteko egin duzuen lan nekaezinagatik.

Saharar herriak aspaldidanik pairatzen duen zapalkuntza politikoa zumaiarren artean ezagutzera eman duzue. Kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuen bizi-baldintza gogorrak arindu eta solidaritatea etengabe landu duzue eta ahalegin hau, benetan txalogarria iruditzen zaigu.

Eskerrik asko!!!