EH Bilduk ez du eztabaidan luzatu nahi

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2023ko api. 8a, 11:22

Gu ere ez gara asko luzatuko. Dena argi geratu bait da.

  • EH Bilduk Aita-Mari futbol zelai gainerako duen asmoa urbanistikoki astakeria bat da.
  • EH Bilduk Aita-Mari futbol zelai gainerako duen asmoak etorkizunean kiroldegiko instalakuntzak herritarren beharrei egokitzea hipotekatzen du.
  • EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi nahi dio “errua”, hirigintza Udalaren eskumena denean. Lur horiek Udalarenak dira, beraz, Udalak du hitza eta erabakia. Udalari dagokio urbanismo egokia eta jasangarria bermatzea.
  • EH Bilduk disidenteak isildu nahi izaten ditu, eztabaidak eta elkarlana saihestuz.
  • EH Bilduk aurkeztu duen asmoa, horixe besterik ez da: asmoa. Beraz ez da behin betikoa eta badago planteamendua herriaren beharretara egokitu eta hobetzeko aukera. Gu horretan saiatuko gara.

Gure konpromisoa  Etxebizitzak modu jasangarrian eraiki eta Zumaiarren beharrei erantzutea da.

Badaude beste modu eta kokapen batzuk eta horiek aztertu eta landuko ditugu.