Hainbat herritarrek EAJko zinegotziei ur fakturaren inguruan egindako kontsultaren harira

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2021ko eka. 15a, 11:30
Hainbat herritar zuzendu zaizkigu uraren fakturan aplikatzen ari ziren tasen inguruan galdezka. Tasak oker aplikatzen ari ziren, eta ez zetozen bat onartutako ordenantzak jasotzen zituen tasekin. 
Herritarrak ohartuta, uraren fakturak aztertu eta akatsa dezimaletan zegoela konturatu ginen. Tasak borobilduta aplikatzen ari ziren eta horrek %2,73ko igoera zekarren. 
 
Ogasun batzordean azaldu genuen gaia eta Kontuhartzailetzak azterketak egin ondoren, akatsa buletinean argitaratzeko orduan egin zela adierazi digu. Guztia zuzendu da eta datorren hilabeteko fakturan, tasa zuzentzeaz gain, bidegabe ordaindutako zenbatekoak itzuliko dira.
 
Eskerrak eman nahi dizkiegu gugan konfiantza izan duten herritar horiei eta edozertatako, edozein gaietarako, EAJrekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu.
 
WhatsApp 943 111 117
eaj@zumaia.e