Aitzurin jokatutako xisterako hiru partidak irabazi ditu Zumaiak

Baleike 2017ko mar. 28a, 18:51
Julen Alkorta eta Peio Etxabe, Eskoriatzan

Eskolarteko eta errendimenduko, eta Udaberri txapelketako finalak jokatu dira pasa den asteburuan Aitzuri pilotalekuan. Zumaiarrek jokatutako hiru norgehiagokatan garaile izan ziren.

Alebinen finalean, Zumaiak 25-7 emaitzarekin irabazi zioen Danok Bat 2-ri eta infantil mailan 30-17 Danok Bat 1-i. Nagusietan, berriz, Zumaia 1-ek Hondarribia 1-i 35-22 emaitzarekin irabazi zioen,

Aitzurin jokatutako beste partidan, kadete mailakoan, Danok Bat-ek 30-27 emaitzarekin irabazi zion Hondarribia 3-ri.

Eskuz ezin garaipena lortu

Eskoriatzan, berriz, nagusien bigarren mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Zumaiako Alkorta eta Etxabek eta Andoaingo bikotearen aurka. Partida gogorra izan zen, berdinketa ugarirekin: 1-1, 2-2, 7-7, 9-9. 4-5 zumaiarrak galtzen zihoazela Alkorta aurrelariak eskuineko hatz txikian kolpe txar bat hartu zuen eta honen goitik beherako bolea eraginkorra asko baldintzatu ere bai. Andoaindarrek ez zuten huts handiri egin, serio jarraitu zuten jokatzen eta 13-10 aurretik jartzea lortzeaz gain garaipeneko bidean (18-15) hiru tantoko abantailari eutsi eta 22-16 irabazi zuten.