Bisitari kopuruaren igoera, urtetik urtera

Baleike 2016ko urr. 21a, 11:05

2002. urtean turismo bulegoa zabaldu zenetik somatu da bisitarien igoera herrian. Kontutan hartu behar da urte batzuetan Lurraldebus/Mugi txartelaren tramitazioa ere bertan egiten zela eta hori ere kontabilizatu egiten zela. Azken bizpahiru urteoetan, baina, txartel honen inguruko tramiteak ez dira bertan egiten. Horrek bertatik pasatzen den herritarren kopuruan jaitsiera ekarri badu ere, ez da hala gertatzen beste tokietatik etorritakoekin.

Hemen dituzue 2003. urtetik aurrera Zumaiako turismo bulegotik pasatako bisitarien kopuruak:

  1. 2003: 7.132
  2. 2004: 11.386
  3. 2005: 17.448
  4. 2006: 22.755
  5. 2007: 21.384
  6. 2008: 14.122
  7. 2009: 23.496
  8. 2010: 19.824
  9. 2011: 22.882
  10. 2012: 25.333
  11. 2013: 30.487
  12. 2014: 39.038
  13. 2015: 41.244
  14. 2016: 39.847 (irailaren 15eko datua)