Naiara Zubimendik 'Inspiraciencia' literatur lehiaketan saria jaso du

Baleike 2016ko eka. 27a, 16:08

Naiara Zubimendi Zubillaga zumaiarrak Inpiraciencia literatur lehiaketan euskarazko ataleko saria irabazi du Denboraren makina izeneko ipuinarekin. Ez da jaso duen aipamen bakarra: apirilean Bizkaidatz VIII. literatur sarian diploma jaso zuen euskarazko atalean. 

Inspiraciencia zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa bat da eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) Katalunian duen ordezkaritzaren Kultura Zientifikoaren Unitateak eta Bartzelonako Materialen Zientziaren Institutuak (ICMAB-CSIC). antolatutako proiektua da.

Egitasmoak literatura eta zientzia era ludiko eta parte-hartzailean uztartzen ditu. Denei irekitako esparru bat izan nahi du, fikzioaren bitartez zientzia pentsatu eta irudikatzeko toki bat. Helburu nagusia da sormena eta jarrera zientifikoa sustatzea aurretik irudikatuak izan ez diren errealitateak pentsatzeko modu gisa. 

Naiara Zubimendik epaimahaiaren saria irabazi du hemen irakurri dezakezuen ipuin honekin. 

Apirilean, berriz, Bizkaidatz Literatur sarian, euskarazko ataleko finalista izan zen Laranja zukua izeneko kontakizunarekin.