Suziriekin tentuz jokatzeko eskatu du Udalak

Baleike 2014ko abe. 29a, 12:30

Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gaua amaitzean, suziri, petardo eta antzekoekin ematea ongietorria urte berriari. Hori dela eta, tentuz jokatzeko deia egiten du Zumaiako Udalak: arriskutsuak izan daitezkeen guneak errespetatu, lorategi eta berdeguneak zaindu, kaleetan aparkaturik dauden ibilgailuetara lehergailurik ez bota eta etxeetako leiho edo balkoiak ekidin. Denon segurtasuna bermatuko duten neurriak hartuz gero, urteari behar bezalako ongietorria emango diogu.