Giza katea eta kontzentrazioa egingo dira asteartean indarkeria matxistaren aurka

Baleike 2014ko aza. 24a, 11:20

Bihar, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Horren harira, pare bat ekitaldi izango dira Zumaian. Hasteko, goizeko 11:00etan, Zumaiako ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen giza katea egingo da herrian zehar, Beheko Plazatik abiatuta. Arratsaldean, 19:00etan hasita, indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa egingo da, magnoliopean. 

Egitarauarekin jarraituta, abenduaren 5ean 'Etzak lo hartu' izeneko antzerki foruna egingo da Gaztegunean. Lan honetan jorratzen diren gaien artean maskulinotasunaren gizarte eraikuntza, genero indarkeria, bikote-harremanak eta homofobia daude, besteak beste.