Iturgintzako materiala lapurtu dute enpresa batean

Baleike 2014ko aza. 18a, 16:21

Atzo bi gizon atxilotu zituzten Zumaiako industrialdeko enpresa batetik iturgintzako piezak lapurtzeagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lapurretaren ondoren, susmagarriek ihes egin zuten, baina patruila batek furgoneta aurkitu zuen.

Gertakaria atzo, astelehena, 17:25ean izan zen, Zumaiako industrialdeko enpresa batean. Enpresaren jabeak Ertzaintzari jakinarazi zion bi lagunek materiala lapurtu zutela: 2.000 euro inguru balio zuten kobrezko hainbat pieza. Biltegian ikusi zituztenean, furgoneta batean ihes egin zuten.

Jarraian, Ertzaintzako patruilak ibilgailu susmagarriaren bila hasi ziren. Handik gutxira topatu zuten AP-8 autopistaren sarreratik gertu. Agenteek bi bidaiariak identifikatu zituzten eta furgoneta miatu zuten. Barruan, lapurtutako piezak aurkitu zituzten.

Ertzainek 30 eta 35 urteko bi susmagarriak atxilotu zituzten, lapurreta-delitua egotzita. Atxilotutako gizonak Zarauzko ertzain-etxera eraman zituzten, egin beharreko izapideak egiteko, eta epailearen aurrean agertu beharko dute datozen orduetan.