'Zumaia' kroskoan eta ibili munduan

Baleike 2014ko ira. 16a, 11:29

@baleike Aizue begiratu zer ontzia aurkitu dudan Vigoko arrantza-portuan? Kontuz izenarekin... #zumaia pic.twitter.com/s52dqAsPqA

— Mitxel Gonzalez (@mitxelgonzalez) September 12, 2014

Joan den ostiralean @mitxelgonzalez-en txio bat jaso genuen @baleike kontuan: "Aizue begiratu zer ontzia aurkitu dudan Vigoko arrantza-portuan? Kontuz izenarekin...". Argazkia zekarren lotuta: gorri koloreko arrantzontzi bat, eta ezkerrean, kroskoan idatzita, izena: "Nuevo Zumaya". Bitxia benetan. Gogoan izango duzue ekainean Gontzal Torrek eta Imanol Azkuek argitaratutako erreportajean nola kokatu zituzten munduko mapan Balenciagak egindako itsasontziak. Mitxel Gonzalezen mezua bidali genien bi egileei, jakinmina piztuko zitzaiela jakitun. Nork egina izango ote da Nuevo Zumaya? Ontzi gehiago ba ote daude Zumaiaren izena daramatenak? Pare bat egunera, Gontzalen erantzuna posta elektronikoan:

"Watxapa ikusi eta bilatzen jarri naiz. Zumaya Berria Vigoko MCIES ontziolak egindako barkua da, 1996an. Gure herriaren izena duen itsasontzi bat ikusita, izen bereko barkuen bila ibili naiz eta bat baino gehiago aurkitu dut":

Zumaia III. Italian egindako atoiontzia. Orain Latundun da.

Zumaia IV. Vigon egindako atoiontzia. Orain Samson VI da eta Zumaia VI ere izan da.

Zumaia V. Izena bai, baina bestelako informaziorik ez dut topatu.

Zumaia VII. Vigon egindako atoiontzia. Orain Samson VII da.

Zumaia VIII. Hau Balenciagan egindakoa da eta ez nuen ezagutzen.

Zumaya Dous. Argazkia besterik ez dut ikusi. Baita ere kokapena, Indikon.

Xabier Arranzek ere egin du bere ekarpena: interneten aurkitu du 1942ko uztailaren 22ko argazki hau. Llanesen (Asturias) aterarakoa da, ospakizun batean, eta bertan ageri den Virgen del Rosario itsasontziak Zumaya izena darama azpian idatzita: ikusi argazkia