EAJren oharra, Torreberriren erabilpenaren inguruan

Baleike 2014ko ira. 10a, 19:45

Montse Arana bozeramaileak dio alkateak Torreberriren okupazioa baimendu zuela teknikarien txostenen aurka, eta alkatearen "isiltasuna eta permisibitatea" salatu ditu "behin eta berriz Torreberri eraikuntzarekin egiten den erabilpen alderdikoaren aurrean". Hemen irakur dezakezue EAJren prentsa oharra:

Montse Arana, bozeramaile jeltzaleak informatu du bere taldeak hainbat eskaera luzatu dituela alkateari zuzenduak Torreberri eraikuntzaren erabilpenaz egiten den berri eman dezan eta “oraindik ez digu erantzunik eman”. Horregatik galdetzen du: "Zergatik ez dio jaramonik egiten udal teknikariek idatzitako txostenei non adierazten da eraikuntzan ekimen klandestinoak eta bere itxiera defendatzen duten bere erabilpenerako egoera erregularizatu arte?".

Horrela, “alkatearen eta bere gobernu taldearen baimenarekin” uztailaren 25eko zubian, 30 pertsonak Torreberriren okupazioa bereizi du, udal eraikina “beraien ostatu bilakatuz bertan otorduak eta lo eginez, Zumaian udal aterpetxe bat dagoenean”. Honen aurrean, uztailaren 28an, jeltzaleek idatziz alkateari exijitu zioten “erantzun garbi bat” eraikina erabiltzeko, “eskaera nork egin zuen, zer egiteko helburuarekin egin zen eskaera, nor izan zen baimena eman zuen pertsona, zer baldintzekin eta nork hartu zuen ardura eraikinaren erabilpen okerra eginez gero, baldin eta eskaera hau existitzen bada”. “Hilabete luze bat igaro da eta berriro ere alkatearen isiltasuna eta oskurantismoa dira jaso dugun erantzun bakarra” baieztatu du Aranak.

Guzti honengatik, Montse Aranak alkateari honokoa eskatu dio: “jarrera aldatu dezala, teknikarien txostenen aurrean eta udaltzainek behin eta berriz egiten dituzten salaketen aurrean bestaldera begiratzeari utz diezaiola eta erabil dezala, lehenik bere ardura eta ondoren bere aginpidea. Agirrezabalagak, eraikina partekatzen duten beste taldeek egiten dituzten eskaerei erantzun behar die behingoz erabilpenerako arau garbi batzuk ezarriz eta betearaziz”. “Gainera, gogoratu du, eraikinean igogailu bat dago atzeko auzora igotzeko eta horretarako ezinbestekoa da Torreberriko ateak zabalik edukitzea eta hainbat egunetan hori ez da gertatzen sarrerak izaten duen egoera penagarriagatik”.

Azkenik honokoa azpimarratu du: “Torreberri zumaiar guztiona da, ez gaur egungo udal gobernu inguruko taldeena bakarrik eta bere erabilpena udal plenoaren babesa duen den ordenantza garbi baten bidez egon behar du araututa eta guztiok bete beharrezkoa, alkatearengandik eta bere gobernu taldearengandik hasita. Modu demokratikoen eta zumaitarron elkarbizitzarako errespetuaren arabera, onartezina da egoera honetan jarraitzea. Nork hartuko du bere gain eraikinean istripuren edo gertakariren baten ondorengo ardura? Alkateak legezkoak ez diren egoeren aurrean ez ikusia egin eta beste aldera begiratzen badu, ez al da prebarikazioa?” amaitu du.