Udalekuen berri emateko gurasoentzat bilera egingo da asteazkenean

Baleike 2014ko eka. 17a, 12:10

Bihar, ekainak 18, gurasoei zuzendutako udalekutako bilerak egingo dira. Bertan udalekutako zuzendaritza ezagutzeaz gain, programaketa eta haurren taldeen berri emango da. Bilerak Aita Mari aretoan izango dira, 17:00etan euskaraz eta 17:45ean gazteleraz.

Udalekua ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango da. Aurten 435 haurrek eman dute izena, eta eguraldiak laguntzen badu kanpo ekintzak nagusituko dira. Sagarbideko Herri Eskolan izango dira, 9:30etik 13:00era. Azken urteotan zaharrenen adin tartean (LH 3-6) kirola nagusitu da, udalekuaren arrakasta handitu du horrek eta aurten gorakada nabaria jasan du, 30-40 haur egotetik 96 haur izatera iritsi da.