Zaintzaileei atseden emateko egonaldiak antolatu dira

Baleike 2014ko mai. 7a, 09:09

Familia kide zaintzaileari atseden emateko edo zaintzailerik ez izateagatik larrialdi egoerei erantzun bat emateko asmoz sortu zen aldi baterako egonaldien programa.

Aurten ere izen emate epea zabaldu da. Eskabideak onartzeko azken egunak hauek dira: Uztailerako egonaldiak: maiatzak 16 (ostirala); abuzturako egonaldietarako: maiatzak 30 (ostirala); eta, irailerako egonaldiak: ekainak 13 (ostirala). Plaza kopurua mugatua denez, epe horietatik kanpo jasotzen diren eskabideei, hutsik geratu diren plazen arabera eta horien profilaren arabera erantzungo zaie. Eskaerak edo informazio gehiago: Gizarte Zerbitzu departamentuan, Branka, Aizkorri, 4. Tel. 943-862200.