Emakumeen nazioarteko eguneko egitaraua

Baleike 2014ko mar. 3a, 09:04

Egitarau zabala antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak emakumearen nazioarteko egunaren harira. Asteartean abortoaren inguruko hitzaldia eman zuen Begoña Zabala abokatuak; ostegunean Todas las mujeres filma emango dute; ostiralean erakusketa bat zabalduko da... Hemen daukazue egitarau osoa:

MARTXOAK 4

Hitzaldia: Gure gorputza, gure erabakia. Abortatzeko eskubidea.

Hizlaria: Begoña Zabala (Emakume internazionalistak), abokatua.

Ordua: 19:00etan.

Non: Alondegian.

Hizkuntza: Gaztelaniaz.

MARTXOAK 6

Zine Foruma: Todas las mujeres.

Ordua: 22:00etan.

Non: Aita Mari zineman.

MARTXOAK 7

18:30ean, Diruaren sexu ezkutua erakusketaren inaugurazioa, Haurraldek eta Malen etxeak antolatuta, Alondegian. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 7tik 17ra, egunero, 18:00-20:00. Erakusketaren gaia: 1800. urtetik gaur egun arte, Euskal Herriko eta hainbat herrialdetako emakumeek erabilitako diru-zorroen atzera begirakoa.

18:30etik 19:30era, Toti Martinez de Lezearen hitzaldia: Emakumeak, ekonomia eta ahalduntzea (Mareas izenburuko liburuan oinarrituta). Hizkuntza: gaztelaniaz.

19:30ean, Larre motzean bideoaren emanaldia, non Zumaiako hainbat emakume protagonista diren, Alondegian. Hizkuntza: euskaraz.

22:00etan, Izan bedi emakumea antzerkia.

Non: Aita Mari zineman. Sarrerak salgai Turismo bulegoan.

MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

19:00etan, konzentrazioa magnoliopean, Zumaiako Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deituta.

19:15 emakumeko bertso triki-poteoa, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariekin, Erribera kalean zehar.

MARTXOAK 12

Ipuin kontaketa: “Baziren behin…neska abenturazaleak eta mutil ameslariak”, Kontukantoiren eskutik.

Tokia: haur liburutegian.

Ordua: 17:30ean

MARTXOAK 13

Hitzaldi-tailerra: Ekonomia feminista.

Dinamizatzailea: Aurora Iturrioz, ekonomilaria eta feminista.

Ordua: 19:00etan.

Non: Alondegian.

Hizkuntza: elebiduna.

Gaia: Garai honetan, zientziak erlijio diskurtsoak ordezkatu ditu, baina, oraindik, kontrolatzeko mekanismoak bereberak dira. Horregatik, edozein diziplina zientifikoa ezin da kritikatu eta ezta ukatu ere. Horixe gertatzen da ekonomia zientziarekin, ekonomialariak direnen iritziak entzuten ditugu, eta eurek azaltzen digute zergatik onartu behar dugun gaur egungo ekonomia sistemak, orokorrean, gure bizitzan duen eragina.

Gure gizartea osatzen duen egitura sexistak eginkizun ekonomikoa du, feminismoak deritzona “ lanaren sexu banaketa”. Generoaren sozializazioan oinarrituta, emakumeoi egokitu zaizkigu hainbat eginkizun, non ez diren baloratzen ezta ikusarazten ere. Aitzitik, zaintza eta ugaltzeko lan horiek giza ugalketaren benetako euskarriak dira, eta ez, hainbeste, finanatza sistemak eta hainbat ekimen ekonomiko, hain gaizki izendatuta “ekonomia erreala”.

Tailer honetan, postulatu zientifikoak desmitifikatuko ditugu, non helburu duten giza ekintza kritikoa urruntzea, eta emakumeok egiten dugun lana ez ikusaraztea.

Ekonomiak zerikusia du gure beharrak asetzeko egiten dugunarekin, eta, beraz, hasi beharko genuke definitzen zein diren gure benetako beharrak, eta geure buruari galdetu beharko genioke ea ekonomia sistemak asetzen dituen gure beharrak.