Bost edukiontzi erre dira Aitzuri kalean

Baleike 2014ko ots. 8a, 11:24

[/caption]

Gaur goizaldeko 2:30 aldera Aitzuri kaleko bost edukiontzik su hartu dute –papera, ontzi arinak, konposta eta errefusaren bi–, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Bizilagunek deituta, su-hiltzaileak etorri eta sua itzali dute, baina erabat kiskalita gelditu dira edukiontziak. Zorionez, ez da bestelako kalterik izan.