Lankidetza proiektutan izandako bizipenak kontatuko dituzte lau gaztek

Baleike 2014ko ots. 7a, 09:09

Larunbatean, Darahli Elkarteko lau gaztek hitzaldia emango dute Alondegian (19:00etan), Etiopian, Ekuadorren, Nikaraguan, Indian eta Mexikon lankidetza proiektutan izan dituzten bizipenak kontatzeko. Miren Saenz, Idurre Peña, Mireia Campal eta Elena Yeregi izango dira hizlariak. Bestalde, zabalik dago Darahliren erakusketa hilaren 16ra arte.Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren ibilbide zabala biltzen duen Desagertuak bildumarekin batera, zenbait txoko prestatu dituzte: Darahli elkartean proiektuen txokoa, museoaren txokoa (haima, jantziak, tresneria…), ikus-entzunezkoen txokoa eta informazio mahaia —bazkide egiteko aukera dago–.