Sahararren aldeko janari bilketa egingo du Darahli Elkarteak

Baleike 2014ko urt. 13a, 14:56

Aste honetan iritsiko da Zumaiara Sahararen aldeko euskal karabana, Piztu itxaropena lemarekin. Karabanaren helburua da Tindoufeko saharar errefuxiatuei ahalik eta elikagai gehien erasmatea, premia larrian bizi baitira. Darahlik egingo du bilketa Zumaian, asteazkenetik aurrera.

Bilduko diren produktuak hauek izango dira: atuna (latak), azukrea, babarrunak, pasta, dilistak , arroza, konpresak, eta sendagaiak (kadukatu gabeak).

Janari bilketa bi mailetan egingo da:

-Zumaiako ikastetxeetan: urtarrilaren 15, 16 eta 17an bilduko da (asteazkenetik ostiralera)

-Herri mailan: urtarrilaren 18an, larunbata goiz eta arratsaldez, honako lekuetan jarriko dira mahaiak elikagaiak biltzeko: Eroski eta Dia supermerkatuetan.