Ostiral iluntzetik astelehenera arte itxita egongo da errepidea Txikierditik Narruondora

Baleike 2013ko abe. 19a, 12:09

Bizikleta eta oinezkoentzako Txikierdi-Narruondo bide zatia egiten ari direla eta, tarte horretan errepidea itxita egongo da ostiral iluntzeko 20:00etatik asteleheneko 08:00ak arte, bi noranzkoetan. Bidea itxi beharra dago Narruondo auzoan, errepidearen azpiko pasabide bat egiteko. Zirkulazioa Oikiatik desbideratuko da.