Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute larunbatean, erabakitzeko eskubidearen alde

Baleike 2013ko aza. 20a, 11:15

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubide demokratikoa dela defendatzen duten herritar guztiak erakarri eta bildu nahi ditu Gure Esku Dago herri ekimenak. Joera politiko guztietako herritar soilen bilgune izan nahi du, sigla politikoen gainetik, "nazioen erabakitzeko eskubidea gai garrantzitsuegia delako politikarien esku uzteko". Herriz herri ari dira taldeak sortzen eta larunbatean Zumaian egingo da ekimenaren aurkezpena, Alondegian, 10:30ean. Besteak beste, 2014ko ekainean giza katea egin nahi dute Durangotik Iruñeara, Katalunian irailean egin zutenaren bidetik.