Aitatasun parekideari buruzko jardunaldiak hasiko dira ostegunean

Baleike 2013ko urr. 29a, 09:42

Aitatasunari buruzko lau hitzaldi izango dira Aita parekideok, denontzako onura zikloaren barruan. On:giz Elkartea arduratuko da hitzaldietaz. Berdintasunaren aldeko egiten dute lan, bereziki gizonek aitatasunaren, sentimenduak adieraztearen eta besteen zaintzaren onurak ikus ditzaten. Lehen hitzaldia ostegunean izango da, Alondegian, 18:00etan. 

Egitaraua

Urriak 31: Aiten zaintzarako trebetasunak II. Gizonak eta zaintza.

Azaroak 7: Aiten zaintzarako trebetasunak II. Pardelak, jatekoa, umearen bainua, hartzea...

Azaroak 14: Erantzukidetasunaren irabazleak. Umea, aita eta familia.

Zehaztu gabeko data: Aita izan naiz. Ze lana! Ze goxo! Ze neke! ZE ONDO!

Informazioa eta izen ematea: ezberdinzentroa@gmail.com; 945233462 / 665723365