Nor arduratzen da etxeko lanez?

karmele 2013ko urr. 21a, 09:20

Zumaiako Berdintasun Foroan garrantzitsua iruditu zaigu erantzukidetasunaren gaia mahai gainean jartzea. Horregatik, etxeko lanetan inplikatutako herriko hainbat gizonen bizipen, hausnarketa eta iritziak jaso ditugu. Bideo hau gaiaren inguruan egin genuen solasaldiaren laburpen txiki bat da, elkarrizketa osoa Baleike aldizkariaren urriko alean ikus dezakezue.