Munduko emakume baserritarrak bilduko dira Zumaian asteazkenetik aurrera

Baleike 2013ko urr. 15a, 17:00

[/caption]

Munduko hainbat herrialdetako emakume baserritarrak bilduko dira Zumaian asteazkenetik larunbatera, Emakume Garapen Sortzaileen I. Biltzarrean. Bakoitzaren esperientziatik abiatuta, landa eremuko emakumeek dauzkaten arazo komunak identifikatu, aztertu eta hausnarketa egin nahi dute, mahai-inguru, hitzaldi eta tailerren bidez. Bolivia, Dominikar Errepublika, Txile, El Salvador, Puerto Rico, Burkina Faso eta Euskal Herriko 13 emakumeren ekarpenak jasoko dira. Haurralde Fundazioak, Malen Etxeak, Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatu dute biltzarra.

Biltzarraren egitarau osoa

Malen Etxea elkarteko lehendakari Silvia Carrizoren iritziz, Euskal Herriko eta Europako ikuspegitik "oso aberasgarria" izan daiteke Amerika edota Afrikako emakumeen esperientziak ezagutzea. "Asko ikas dezakegu haiengandik, proiektuak testuinguru zailetan abiatu baitituzte".

Hitzez Emakume Baserritarren elkarteko kide da Santa Klarako Ana Eizagirre. Biltzarraren aurkezpenean esan duenez, beharrezkoa da landa eremuaren inguruko hausnarketa egitea: "Azken 25 urteetan galdu egin da belaunaldiz belaunaldi transmititu diren baserriko eskulana eta jakintza, baita zuzeneko salmentarako joera ere. Hori berreskuratu beharra daukagu, krisi ekonomikoak gogor kolpatu gaituen garaian gazte askorentzat irtenbidea izan baitaitekeĀ». Ildo horretatik, artisau produktuentzat legedi berezia sortzea ere aldarrikatu dute.

Egitaraua

Urriaren 16a, asteazkena

10:00etatik 11:00etara. Ekonomia feminista: Jabekuntza estrategiak mahai-ingurua.

11:00etatik 12:00etara. Generoa eta nekazal eraldaketa hitzaldia.

12:30etik 13:30era. Sare prozesuak jabekuntza estrategiak bezala hitzaldia.

15:30etik 19:00etara. Jabekuntza feminismoaren ikuspegitik tailerra.

Urriaren 17a, osteguna

09:30etik 10:00etara. Emakume Nekazarien Estatuturako Legearen Aurreproiektuaren aurkezpena.

10:00etatik 11:00etara. Landa kudeaketa eta emakume baserritarren kudeaketa prozesuak mahai-ingurua.

11:30etik 13:00etara. Emakumeon jabekuntza eta boterea hitzaldia.

13:00etatik 14:00etara. Landa gune ez tradizionaletako formazio teknikoak jabekuntza prozesu bezala hitzaldia.

15:30etik 19:00etara. Genero indarkeriatik irtendako emakumeen garapen ekonomikoa eta lanaren ondorioz ahalduntzea tailerra.

Urriaren 18a, osteguna

10:00etatik 12:00etara. Jabekuntza ekonomikoaren eguneroko esperientzia Bolivian mahai-ingurua.

12:30etik 13:45era. Jabekuntza ekonomikoaren eguneroko esperientzia herrialde desberdinetan mahai-ingurua.

15:30etik 19:00etara. Enpresa trebetasunak nola garatu praktikotasunetik eta talde lanetik tailer praktikoa.

Urriaren 19a, ostirala

10:00etatik 10:30era. Gaur zortzi azokan dokumentala emango dute.

10:30etik 13:30era. Artisau eta landa ekintzaileen esku aldi bereko tailerra izango da.

Ā