Patxi Aristi aske aterako da abenduaren 17an, 22 urteko espetxealdia bete eta gero

Baleike 2013ko ira. 20a, 10:39

1991ko abenduaren 11n atxilotu zuten Patxi Aristi Frantziako Angers herrian, ETAko kide izatea leporatuta. Frantziako eta Espainiako espetxetan 22 urte egin eta gero iritsi zaio kalera irteteko eguna: abenduaren 17an. Zumaiako Herrira taldeak zenbait ekimen burutuko ditu, "Aristiren itzulera ahalik eta samurrena izan dadin". Atzo agerraldi publikoa egin zuten, eta gutun bat ere zabaldu dute –hemen irakur dezakezue–. Bestalde, duela bi urte Baleike aldizkarian egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu. Orduan ETAk su-etena eman berri zuen eta Aristiren iritzia jaso nahi izan genuen, kartzelako bizitza eta bere egoeraren gaineko hainbat kontuekin batera.

 

Zumaiako Herrira taldearen gutuna

Abiapuntua kezka dugu. Kexa da abian. Zer egin behar dugu oinazearekin? Zer egin kartzeletan eta erbestean metatutako sufrikarioarekin? Bere hartan onartzerik besterik ez al dago? Gizakiok, besteen minez bizitzerik ba al dugu?

Ez noski, minaren aurka bizi beharra dago, oinazeari aurre egiten, pairamenduarekin borrokan, gizaki, ez abere, merezi duen bizitzaren jabe bihurtuz. Gizagaixo gizaginik besterik ez al gara besteekiko? Hala balitz, Ågpresoa izan denak ezin izango luke inoiz bere herrira itzuliÅh idatziko luke poeta erbesteratuakÅcbaina egungo gizartea aldatze bidean dago eta, gizaki justuagoak izatekotan, herrira bueltatzen diren presoak eta jaiotze tokira itzulitako erbesteratuak gure ondoan behar ditugu, lanean eta aisian, jaietan eta oinazetan, Euskal Herri abegikorragoa egiten laguntzen.

Horretarako sortu da Zatoz! Zumaiarrok ere aldaketa honi gure alea emateko. Direnak eta datoztenak elkartasun aintziran duintasunez asetzeko, gizarte libre eta justuago gauzatu ahal izateko. Horregaitik, beraz, behar dugu zure ekarpena eta konpromisoa, tantaz-tanta osatzen delako elkartasunaren ekina.

Bihartik aurrera bide horretan gehiago izateko lan egingo dugu. Askotariko zumaiarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan. Datorren abenduan Patxi izanen dugu gure artean baina Patxiz gain izango dira gure ondora etorriko diren lagun eta familiar asko ere.

Dinamika honekin Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak bete eta betetzen doazen heinean merezi duten babes eta elkartasun guztiaren bila goaz. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten Zumaiar guztiei zuen ondar alea eskatzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, aginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

Beraz, dinamika honekin Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak bete eta betetzen doazen heinean merezi duten babes eta elkartasun guztia eskaintzea. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten Zumaiar guztiei zuen ondar alea eskatzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

Animatu eta zatoz zu ere gure artera!

Zumaiako Herrira taldea