Urola ibaiaren igoera-jaitsiera egingo da larunbatean

Baleike 2013ko abu. 8a, 11:17

Urola ibaiaren 37. igoera-jaitsiera egingo da larunbatean, 17:30etik aurrera. Ohikoa den bezala, Santiago hondartzatik, lehorretik, aterako dira piraguistak. Eskoilerari buelta eman eta gero, ibaian gora joango dira Beduraino, eta han buelta eman eta gero, arranpla parean izango den helmugarako bidea hartuko dute.

Ohikoa dena baino beranduxeago egingo da aurten piraguismo proba hau. Asteburuan bertan, beste proba garrantzitsu bat jokatzen da Galizian, Miño ibaiaren jaitsiera. Hala ere, larunbatean Zumaian parte-hartze zabala eta kalitatezkoa izango dela aurreikusten dute Itxas-Gain elkarteko antolatzaileek. Euskal talde garrantzitsuenak izango dira bertan: Donostia Kayak, Santiagotarrak, Getxo, C.N. Pamplona, etab. Euskal Herriaz kanpoko beste hainbat taldek ere hartuko dute parte: Canoe Valladolid, C.P. Antares kantabriarrak, Palentino Lurpelan palentziarrak, C.D. Cisne etab. Nola ez etxeko taldeak, Itxas-Gainek, ere hartuko du parte. Herritarren partaidetza honakoa izango da:

Gizonezko beterano K2 modalitatean: Vicente Royo – Bernardo Flores.

Gizonezko beteranoa K1ean: Xabi Osa.

Gizonezko Senior K2an: Xabi Korta – Kepa Etxabe.

Gizonezko Seniorra K1ean: Haize Galarraga.

Emakume Seniorrak K2an: Maitane Ruiz – Laura Peña.

Gizonezko 23 urtez azpikoa K1ean: Ander Tolosa.

Gizonezko jubenilak K1ean: Unai Azkune, Kepa Txapartegi.

Gizonezko Kadeteak K2an: Unai Gereka – Imanol Barruetabeña.

Emakume Kadeteak K2an: Irati Osa – Lorea Ilunadin, Libe Etxaniz – Itziar Elso.

Emakume Kadetea K1ean: Jule Olaizola.

Gizonezko Kadeteak K1ean: Mikel Garmendia, Unax Mendizabal, Martin Egaña.