Euskadiko txapeldun, aurreneko aldiz

Baleike 2013ko abu. 1a, 08:46

Zumaia Salegi jatetxeak historia egiten segitzen du, eta gaur, Euskadiko txapelketa irabazi du aurreneko aldiz. Lekeition izan da, eta aise menderatu ditu beste hiru traineruak: San Juan, Hibaika eta Orio. Zumaiarren denbora 11.02 izan da. San Juanek 13 segundo gehiago behar izan ditu; Hibaikak 18 gehiago, eta Oriok 37. Lehen pala kolpetik hartu dute burua zumaiarrek, eta aldeak handituz joan da amaiera arte. Igandean ongi-etorria egingo zaie Getariako estropadaren ondoren, 13:00ak aldera.

Informazio gehiago: arraun elkartearen bloga